XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nire ustetan, hausnarketak honakoa erakusten digu: ondoren adieraziko diren ezaugarriak, guztiak ere dirua guk ezagutzen dugun moduan bereizten dutenak, gai direla hura justifikatzeko. Ezarritako balio estandarrak ezaugarri hauek dituen neurrian, zuzen egongo da garrantzitsuena diruaren interes-tasa dela dioen proposizioa.

1) Aurreko ondoriora garamatzan lehen ezaugarria da diruak, bai epe luzera, bai laburrera, ekoizpen-malgutasuna zero izatea, edota izatekotan, oso txikia izatea, moneta-aginpidetik ezberdindutako enpresa pribatuari dagokionez; testuinguru honetan, ekoizpen-malgutasunaren bidez honakoa esan nahi dugu: hura ekoizteko behar den eskulanaren erreakzioa, horren unitate batekin eros daitekeen lan-kantitatean izandako gehikuntzarekiko.

Honek dirua ezin dela erraz ekoiztu esan nahi du enpresarioek ezin dute, dirua ekoizteko, lana gero eta gehiago nahi bezala aplikatu, bere prezioa alokairu-unitateetan igotzen doan neurrian.

Gidatutako moneta trukaezinari dagokionez, ezaugarri hau zorrotz betetzen da: baina urre-patroiko monetari dagokionez, gutxi gorabehera antzekoa gertatzen da, horrela erabil daitekeen lan-kantitatearekiko gehienezko gehikuntza proportzionala oso txikia denez gero, jakina, industria nagusia urre-meagintza duen herrian izan ezik.

Dena den, nolabaiteko ekoizpen-malgutasuna duten ondasunei dagokienez, bere berezko interes-tasak behera egiten duela onartu genuen ekoizpen-koefiziente handiagoaren ondorioz bere stocka handiagotu egiten zela suposatu genuelako. Hala ere, diruari dagokionez oraingoz, atzeratu egingo dugu moneta-agintaritzak alokairu-unitateak murriztu edo horiek hornitzeko nahita gehitzearen ondorioei buruzko azterketa, eskaintza finkoa da.

Beraz, dirua lanaren bidez erraz ekoiztu ezin delako ezaugarriak, prima facie, berezko interes-tasak jaisteko nahikoa zailtasuna izango duelako ikuspuntua ez dagoela zuzen suposarazten digu; aitzitik, dirua uzta bailitzan erein ahal izango balitz, edota automobilaren motorearen erara ekoiztu ahal izango balitz, beheraldiak saihestu edo apaldu egin ahal izango lirateke, zeren eta beste ondasunen prezioak, dirutan neurtuta, jaisteko joera hartuko balu, dirua ekoiztera lan gehiago bideratu ahal izango bailitzateke; -ikusten dugunez, hauxe da urre-meagintza duten herrialdeetan gertatzen dena, ildo honetan, munduarentzat, oro har, gehienezko desbiderazioa ia hutsaren hurrengoa izan arren.